Deskribapena
Upategia: Emeterio Aizpurua
Jatorrizko Deitura: Getariako Txakolina
Barietatea: Zuria
Alkohola: %11
Imanol Aizpuruaren ekimena da hau, bere aitona Jazintok txakolina egiteko modua berreskuratzea.
Garaiotako txakolinei ez zitzaien sulfitorik gehitzen, eta horixe zen, hain zuzen ere, txakolin honen erronka nagusia: oxidatuko ez zen produktua egitea sulfitorik gehitu gabe.
Txakolinak berak bere baitan dituen gai oxidagarriak gutxituaz egindako txakolina da Jazinto. Alegia, taninoak gutxituaz. Taninoak txortenean, hazietan eta azalean daudenez, mahatsak egoki aukeratu, zukua tentuz atera eta txakolina bere lien artean gordeta. Horrela, txakolinak bere zapore natural osoa hartzen du. Horrelaxe lortu dugu Jazinto Aizpurua txakolina.