Gure istoria
Gure familiak belaunaldiz belaunaldi transmititu digu txakoligintzaren ilusio eta ondo egindako lana.
1834 garrengo urtean izan zen Aizpuruan lehen uzta, gure bir-aitonak, Miguel Aizpuruak egina, hark ekin zion ibilbideari. Gure bir-aitonak txakoliña egiteaz gain, kupelen kanpoko burdinezko loturak egiten zituen baita, hortik dator Aialle ardoaren izena, bere goitizena baitzen.
Jazinto Aizpurua, bere semeak, hartu zuen bere ordezkoa eta nire aita Emeterio Aizpuruak geroxeago, bere anai bixkien laguntzarekin, arrantzale lana utzi eta bere anaiari laguntzera animatu ziren.
Gaur egun, Maria Jesus, Imanol eta Miren (ni), jarraitzen dugu txakolina egiten gure bir-aitonak utzitako ilusio eta ekimen berarekin, beti ere kalitatea eta produktua mimatuz.
Getariako Txakolina
1989. URTEAZ GEROZTIK DU JATORRIZKO DEITURA
Mahastizainak eta euskal administrazioa elkarlanean aritu ziren berreskuratzearen eta kalitatearen alde lanean, eta egindako ahalegin horri esker lortu zuten 1989. urtean Getariako TxakolinaJatorrizko Deitura gisa onartzea, eta izen bera jarri zioten: Getariako Txakolina. 2007. urtean Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren geografia-eremua Gipuzkoa osora zabaldu zen.
Getarian du egoitza Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak, eta bertatik ikuskatzen ditu bertako mahatsaren jatorria, mahasgintza eta kalitate-kontrola, kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.